XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bandiduen pelikula batetan ikusi zuela egiten esan zidan.

Eta ondoren, poxpoloa ez hondatzearren, kontu handiz ibili ginen eta ondo joan zen dena.

Alzeste, purua berea zenez, bera hasi zen, eta, izugarrizko soinua atereaz, zupaka ari zen eta ke pila bat sortu zen.

Lehenengo zupaketak ustekabean harrapatu zuen Alzeste eta eztulka hasi eta niri pasa zidan.

Nik ere zupatu nuen, eta esan beharra daukat ez zitzaidala hain ona iruditu, eta ni ere eztulka hasi nintzen.

- Hik ez dakik!- esan zidan Alzestek -. Begiraiok! Kea sudurretik!.

Eta Alzeste purua hartu eta kea sudurretik pasatzen saiatu zen, eta orduan eta eztul handiagoak.

Nik beste saio bat egin nuen eta baita hobeto atera ere, baina keak begiak gorritu zizkidan. Mundiala egoera hura.

Eta han ari ginen jotake, purua eskutik eskura pasatuz, eta bapatean honela esan zidan Alzestek: - Arraro xamar nabilek, dagoeneko ez zeukeat goserik.

Alzeste berde zegoen eta ondoren, halako batetan, zeharo txartu zen.

Purua bota egin genuen; nik burua bueltaka nerabilen eta nigar egiteko gogo pixka bat ere baneukan.

- Nire amatxorengana noa - esan zidan Alzestek, eta han joan zen sabelari eskuekin eutsiz.

Ez dut uste gau hartan bizkotxo mozkorrik jango zuenik.

Ni ere itzuli nintzen etxera.

Gauza ez zebilen oso zuzen.

Aitatxo egongelan eserita zegoen, pipa errez, (...).